Bezeroek Esana

  • Egonaldi bat pasa berri dugu New Yorken eta 111rent erabili dugu lo lekua aurkitzeko. Manhattango irlaren ekialdean, Lexington etorbidean dagoen apartamentua alokatu genuen eta benetan gomendagarria da: erosoa, garbia eta beharrezko guztiarekin. Ez daukagu zerbitzu hau gomendatzeko inolako zalantzarik. Gure esperientzia benetan ona izan da.

    Maite ErostarbeMedikua
  • Aupa lagunok.111Rent-en bidez alokatu dut etxebizitza New Yorken. Ez daukat inolako kexarik lotutako tokiarekin, esanda bezalakoa eta esandako prezioan, sorpresarik gabe. Baina hori baino hobea da beraiengandik jaso dudan gertuko tratua. Hasiera batean hiriko beste leku batean egoteko asmoa banuen ere, iritziz alda arazi naute eta nere beharretara egokitzen den lekua eskaini didate. Ondo ezagutzen dute hiria, eta ondo ezagutzen dute hiriko bizimodua. Gertuko tratu horrengatik, "xapo" 111rent. Ehuneko ehunean gomendatzen dizuet zerbitzu hau.

    Xabat AlonsoIngeniaria
  • Chelseako apartamentu bat alokatu genuen abuztuan 10 egunetarako eta benetan aukera paregabea izan zen. Etxea oso txukuna zegoen eta prezioa ere egokia iruditu zitzaigun NYeko beste aukerekin alderatuta. Gainera, kokapen zoragarria dauka; Times Squarera eta Battery parkera ere oinez joateko moduan. Guk Garirekin egin genuen gestioa eta oso ondo tratatu gintuen. benetan gomendagarria.

    Elene ArrazolaKazetaria
  • Kaixo,
    Orain dela egun gutxi heldu gara New York-etik.
    8 egun pasa ditugu 111rent-ekin alokatutako apartamentu batean. Egia esan egonaldi ederra izan dugu. Pisua Manhattan hegoaldearen erdi erdian dago, Chelsean. Auzo lasai, seguru eta atsegin batean. Apartamentutik pausu gutxitara hainbat denda eta mota desberdinetako jatetxeak aurkituko dituzue.
    Jasotako tratua zoragarria izan da. 111rent-ekoak beti laguntzeko prest. 4 hilabeteko haur batekin joan ginen eta sehaska jarri ziguten.
    GUZTIZ GOMENDAGARRIA.

    Mikel Garaizabal
  • Chelsea auzoan estudio bat alokatu genuen 10 egunetarako. Auzo lasaia, segurua eta hirian barrena ibiltzeko abiapuntu bikaina.
    111Renteko lagunek eskeinitako zerbitzu eta tratua ezinhobea izan da eta erraztasun guztiak eman dizkigute irteera orduarekin.
    Guztiz gomendagarria.

    Lander LizarribarDonostia
  • 111 Rent erabili genuen duela gutti 6 eguneko oporrak New York pasatzeko.
    Gramercy Park aldean alokatu genituen 2 apartamentutan egon ginen (5 bikote ginen) Zonalde hau ezin hobea dela iruditzen zaigu zeren eta Manhattan en erdi-erdian dago.
    Gero bai Jon edo Garirekin izan dudan harremana oso oso ona izan dela azpimarratu nahi nuke eta berriz ere eskertu nahi diet.

    Mikel LarraldeHendaia/2015

Aurkezpena

Munduan zehar 250 apartamentu eta logela baino gehiago eskaintzen ditugu alokatzeko.

  • Zer behar duzun esaiguzu eta zure oporretarako edo epe motz edo ertainerako apartamenturik onena aurkituko dizugu.
  • Preziorik onenak apartamenturik onenetan.
  • Hiri guztiak oso ondo ezagutzen ditugu
  • Erantzun azkarra eta gertukoa.

Harremanetarako

Scroll to Top